lunes, 22 de diciembre de 2008

Indarkeria zergatik?

-Agresibitatea gizakiaren berezko sena da eta badirudi indarkeria dela (psikologikoa edo fisikoa) nahi duguna lortzeko biderik azkarrena. Edozein modutan ere, edozeinek izan dezake erreakzio primitiboren bat, agresibitatezkoa, bere eremua defendatzeko. Eta behin eta berriz errepikatzen direnean, portaera bihurtzen dira erreakzio horiek.

-Horrela, bada, haur eta gazteak indarkeriazko mundu batean jaio eta hazten dira. Eta ez gara gerra eta eraso fisikoez bakarrik ari. Haurrengan gehien sartzen den indarkeria mota bizitza estilo bat da (familia, eskola eta kalea "bustitzen" dituena) eta kontrola eta segurtasuna bihurtzen da balore gorena.

-Norberaren defentsa eta nork bere eremua defendatzeko arantzazko hesiak jartzea dira horren lekuko.

- Indarkeriazko jarrerak, azken batean, oso ondo errotzen dira gizarte lehiakor honetan, irtenbide indibidualak aldarrikatu eta pertsonen dimentsio soziala bultzatzea ahaztu egiten baita.

-Gehienetan, lagun talde batekin eta bat-batean egiten dira bihurrikeriak. Araua urratzen duena garrantzitsu sentitzen da eta lagunek miretsi egiten dutela ikusten du.

-Eta ekintza bera estimulagarria da: haurrak edo gazteak badaki gurasoek ez dutela bere jokaera ontzat emango, baina horrek emozio pittin bat erantsi baino ez dio egiten. Lagunen onarpena da garrantzitsuena; horixe da saria eta merezi du zigorraren arriskua.

-Bandalismo eta indarkeria kasu arinak haur eta gazteen garapen normala osatzen dute eta independente, bihurri eta bere lagunen taldeko kide sentitzeko beharretik datoz.

-Uler dezagun: ekintza horiek eragiten dituzten sentimenduak unibertsalak dira.

-Gizabanako gisa identifikatzea eta talde bateko kide gisa sendotzea bilatzen dute haurrek.

-Beste kasu batzuetan, mendekua hartu nahi izaten dute bidegabe jotzen dituzten ekintzen aurrean; ekintza horiek agintaritzagandik datoz: guraso, irakasle, polizia eta abarrengandik.

Umearentzat egoerarik bidegabeena "ikusezin" sentiarazten duena da; kontuan hartu ez edo lorpenak aitortzen ez zaizkiela sentitzea.

-Gutxi balio dutela sentiarazten zaien giroan hazitako haur asko taldeak eskatzen dien edozer egiteko gai dira (familian tolerantzia handiegia dutelako).

-Taldearen onarpena izateko beharrak portaera antisoziala izatera bultza dezake, nerabezaroan batez ere: orientaziorik ezaren erdian, taldeko kide sentitzea da garrantzitsuena (eta, batzuetan, horixe besterik ez da aukeratzen).


domingo, 21 de diciembre de 2008

Mehatxu motak :

Mehatxua izan daiteke:

Fisikoa:

-kolpeatu

-jo

-norbait bultzatu edo mehatxatu

Ahozkoa:

-ezizenak jarri

-burla egin

-iraindu

Soziala:

-norbaitekin hitz egitera ukatzea

-txutxu-mutxuak eta gerruzak zabaltzea

-norbaiti ez duen gauza bat egin nahi egitera behartzea


Gizonezkoek mehatxu fisikoek erabiltzen dute gehienbat, eta honekin batera, beraien biktimen generoa zein den berdin zaie.

Aldiz, emakumezkoen arteko mehatxuak ahozkoak dira, eta normalean, beraien objetiboa beste neskato bat izaten da.




jueves, 18 de diciembre de 2008

Gazteen indarkeria: Ez da arrazoirik gabeko errebelderik

Gazteen indarkeria Espainian ez da beste herrialde batzuetan bezain dramatikoa, beste leku batzuetako estatistikak erakusten digute han arazo larriagoan daudela. Hala ere, guk ere arazo pisudun eta garrantzitsu bat daukagu eskuen artean eta guk irakasleok erantzukizun handia.
Estatistikak diotenez, duela bi urte 534 ikastetxe publikotan, inkestatuen %80 ak (ikasleak eta irakasleak) kezkatuta azaldu ziren ikastetxeetako disziplinarik eza eta errespetu faltagatik.
Gainera, %60 ak azken hiru urteetan bere ikastetxean ikasleen erasoak gertatu direla aitortu zuten.
Holandaren kasuan, esate baterako, nire ustez, alarmatzekoa da, %25ek adierazi baitzuten indarkeriazko ekintzak egin zizkietela beste ikasle batzuek (bai indarkeria sistematikoa, zein fisikoa, edo sexu erasoak ere izan daitezke edo psikologikoak).
Baina, gazteen artean badago beste indarkeria mota bat, bortxa, sufrimendua eta beldurra. Azalpenik gabeko portaera horien erru handia telebistak, bideojokoak, zineak, musika mota jakin batzuek eta abarrek dute, umeek telebistaren aurrean denbora asko ematen dute, eta gurasoek beraien adinerako aproposak ez diren joko asko erosten dizkie bideo-kontsolarekin jolasteko. Hala ere, ez diegu erru guztia esparru hauei bota behar, nahiz eta, medio hauek askotan goraipenez agresibitatea eta indarkeria jorratzen dituzten.

Power point

Hemen daukagu bullingari buruzko power point bat internetetik atarata, honek bullinga askoz ere hobeto ezagutzen lagunduko digu, oso ulerkor baitago.

View SlideShare presentation or Upload your own.

lunes, 15 de diciembre de 2008

Modan?

Bullying hitza azkenaldian komunikabide guztietan entzuten dugu, eta horregatik gizartean interesa piztu du, eta hezkuntza arloan ardura handia.

Gainera, azterlanek ondorioztatu dute ikastetxe jakin batzuei edo gizarte-maila jakin batzuei lotutako arazoa dela, eta guztietan gertatzen daneurri handi edo txikiagoan.

Beraz, guk irakasleok, eta hezitzaileek baita ere ikasleen sufrimendu hau eragotzi nahi badugu, arazoari aurre egiteko obligazio profesionala dugu. Ez da adituen gai bat, hezitzaileena baizik.

Aurreko arrazoiak ikusirik eta irakasleei kasu horiek balioztatu eta horietan esku hartzeko erreferentzia eta irizpide batzuk emateko helburuarekin idazten dut hau.

Bertan esku hartzeko beharra definitu eta argudiatu, detektatzeko adierazle batzuk aurkeztu eta esku hartzeko jarraibide batzuk eskainiko ditut aurrerantzean.

Adibidez, 2005eko irailaren 25ean Hondarribian mutiko batek bere buruaz beste egin zuen bullying-a dela eta. Jokin izeneko mutikoa, 14 urte besterik ez zituen, eta DBH 4 burutzen ari zen. Baina, bere inguruko ikaskideengatik 2 urtez tratu txarrak jaso zituen (bai fisiko zein psikologikoak).

Kasu honek, jendea alarmatu zuen berehala, baina kasu gehiago ere baditugu, non irakasleek eta ikaskideek biek, ikusleak diren, eta ez batak ez besteak ez duen ezer egiten beldurragatik.

Beraz, nik ez dut uste modan dagoenik, baizik eta, orain garrantzi handiagoa ematen zaiola, baina azken finean, merezi duena baino ez!

domingo, 14 de diciembre de 2008

Zer da bulling-a?

Umeen arteko tratu txarrak daudenean bullyinga dagoela esaten dugu, ikasle batek denbora guztian, behin eta berriz, irainak, larderia psikologikoa, gizarte-bazterkeria eta/edo oldarkortasun fisikoa bezalako ekintzak bere eskolakidedeen batengandik jasaten dituenean, horrela bullying-aren biktima bihurtzen da.
Bullyingaz hitz egingo dugu honako baldintzak gertatzen direnean:
-Menderatze-mendetasun erlazioa dago; erlazio horretan bat erasotzailea izango da, eta bestea biktima.
-Erasoak denbora luzez eta behin eta berriz gertatzen direnean.
Indarkeriazko ekintza guztiak ez dira bullyinga adibidez:
-Diziplina-eza.
-Gela barruko eta kanpoko aztoramena.
-Berdinen arteko borrokak.
-Lagun-aldaketak eta hausturak.
-Altzarien aurkako indarkeriazko jarrera.

jueves, 13 de noviembre de 2008

Sarrera


Hello babys!! Nire izena Nerea da eta blog honetan bulling-az arituko naiz interes handiko gaia dela uste dudalako eta pertsona hauen mundua, pentsamenduak eta ikuspuntuak zeintzuk diren hobeto ezagutzeko aukera aproposa dela uste dudalako.
Lehendabizi, esan beharra dut, blog honetan nire iritzia plazaratzen ahaleginduko naizela eta zuen iritzia ere konpartitzea espero dudala, anonimoa edo ez izanez.
Gainera, edonolako galdera edo dudarik izanez gero, bota ezazue, konpromesurik gabe, nik erantzuten saiatuko naz eta, dudarik gabe!

Tratatuko dudan gai hau, hezkuntza sisteman, hau da, eskoletan bertan aurki dezakegu edozein momentutan eta edozein adineko pertsonen artean. Beraz, nire helburua, blog honen bitartez, zera izango da, mundu hau apur bat gehiago ezagutzea eta horrez gain, arazo honi aurre egiteko irtenbide posibleak bilatzea.