Mostrando entradas con la etiqueta eskola-porrota. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eskola-porrota. Mostrar todas las entradas

jueves, 1 de enero de 2009

Eskola porrota eragiten duten faktoreak

Eskola porrotan eragiten duten faktore nagusiak hauek izan daitezke:

-Adimen faktoreak: haurrek ulermenezko irakurketarako maila baxuak dituztenean, hizkuntza urriarekin eta irakurketarako ohitura ezarekin batera.

-Motibaziozko faktoreak: ikasteko jarrera positiboa existitzen ez denean. Esfortzu eza: behar baino denbora gutxiago erabiltzen denean etxeko lanak egiteko, kontzentrazio eta ulermen maila gutxiagorekin.

-Faktore organikoak: eskolara egunero joaten uzten dion gaixotasun fisikoak.

-Faktore emozionalak: seme-alabak gehiegi babesteak eta afektibitate ezak eskola errendimendu baxua eta horien izaeraren gorabeherak sor ditzake.

-Teknika eza eta ikasteko ohiturak: haurrek nola ikasi jakin behar dute eta horretarako ikasketa teknikak egoki erabili behar dituzte horretarako une eta toki egokietan.

-Kanpo faktoreak: telebista gaizki erabili, bideojokoak eta kontsolak.

Eskola-porrota, zer jakin behar dute familiek?

Eskola porrota prebenitzeko edo egoera horretarako prest egoteko haurra etxera nota txarrak ekartzen hasten denean, familiek honako alderdi garrantzitsuak kontuan izan behar dituzte:

-Familiaren papera lehentasunezkoa da. Eskolako irakasleekin kolaboratu behar da, izan ere, familien eta irakasleen arteko lana oinarrizkoa da egoera horri aurre egiteko. Gainera, haurrak eskolan egiten duenaz eta eguneroko etxeko lanak egiteaz arduratu behar dute gurasoek.

-Batzuetan onartu behar da seme-alabak zailtasunak dituela.

-Adierazi behar zaio bera izateagatik maite duela eta ez bere lorpenengatik. Kontuz ibili behar dugu bere etxeko lanak geuk egitearen akatsarekin, laguntzen ari garelakoan.

-Bere buruarenganako konfiantza sustatu: zerbati galdetzen dutenean, konponbide bat elkarrekin bilatzea proposatu , erabakiak hartzen eta erantzukizunak barneratzen utziz.

-Ez konparatu familiako veste senitartekoekin.

-Koherente izan, irakurtzeko eskatzen badiogu, guk ere irakurri behar dugu.

-Ez igorri mezu negatiborik, esaterako: “ez duzu balio”, “ikasle txarra zara”, etab. Bestalde, ver lorpenak goraipatu nahiz eta oso txikiak izan, ez da festa bat egin behar, gaoraipamenak edo maitasunezko keinu bat nahikoa da.

-Garrantzitsuena ondo sentiaraztea eta konfiantza eta segurtasuna igortzea da.

-Ez mehatxatu beteko ez diren zigorrekin. Saiatu beti akordioetara edo itunetara iristen.

-Eguneroko ikasketa ohitura batzuk antolatu eta burutu. Denbora tarte bat aukeratu etxeko-lanak egiteko eta beste bat atsedena hartzeko.

miércoles, 31 de diciembre de 2008

Eskola-porrota

Eskola-porrotaren zifrak urtetik urtera beldurgarriagoak dira geure artean. Duela gutxi kaleratutako inkesta batek dioenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBHko) laugarren urtea gainditzea lortzen ez duten ikasleak %31,9 dira, zifra altua benetan. Zer egin dezakegu gisa horretako egoera baten aurrean? Eta, hobeto oraindik, ba ote da horrelako egoerak ez gertatzeko gurasook egin dezakegun zerbait?

Honen inguruan informazio gehiago aurrerago jarriko dut, baina hala ere, sar zaitezke:

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=6549