Gaur egun teknologia anitzak ditugu etxean, eskolan… edozein lekutan, agian horregatik bullying hitza gero eta gehiago entzuten dugu. Lehen, aldiz, ere emango zen, baina ez zuen orain bezalako garrantzia. Alde batetik, orain gizarteak ikusteko erraztasun handiagoak ditu (tb, irratia, aldizkariak…), bestetik, gizartea gero eta zurrunagoa bihurtzen ari da, lehen garrantzi handiko gauzak orain pisua galtzen hasi dute eta alderantziz.
Teknologiei erreferituz, argazki honetan ikusten denari buruz arituko naiz. Argazkian, erasotzaile, biktima bat eta beste lagun bat ikus daiteke. Biktimak erasotzailearengandik kolpeak jasotzen ari den bitartean, hirugarren honek bere mugikorrarekin grabatzen ari da eszena hura. Askotan, telebistan honako kasuak erakutsi dizkigute, errealitatean gertatu direlako. Orain umeak horrela dibertitzen dira ala? Horrelako galderak entzuten dizkiet nire gurasoei, nire amamei… Nire ustez, orain tresna berri batzuk erabiltzen dituztela izango litzateke erantzuna, gero gainera, biktimaren poztasunerako interneten eskegiz. Baina, lehen eta orain biktimek eraso berdinak jasotzen dituztela seguru nago, denborak hori ez duelakoan aldatuko nago eta. Gauza bat da biktimak jasotzen dituen erasoak eta beste bat gizarteak ikustera edo eraso horren berri izatera edukitzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario