jueves, 1 de enero de 2009

Eskola-porrota, zer jakin behar dute familiek?

Eskola porrota prebenitzeko edo egoera horretarako prest egoteko haurra etxera nota txarrak ekartzen hasten denean, familiek honako alderdi garrantzitsuak kontuan izan behar dituzte:

-Familiaren papera lehentasunezkoa da. Eskolako irakasleekin kolaboratu behar da, izan ere, familien eta irakasleen arteko lana oinarrizkoa da egoera horri aurre egiteko. Gainera, haurrak eskolan egiten duenaz eta eguneroko etxeko lanak egiteaz arduratu behar dute gurasoek.

-Batzuetan onartu behar da seme-alabak zailtasunak dituela.

-Adierazi behar zaio bera izateagatik maite duela eta ez bere lorpenengatik. Kontuz ibili behar dugu bere etxeko lanak geuk egitearen akatsarekin, laguntzen ari garelakoan.

-Bere buruarenganako konfiantza sustatu: zerbati galdetzen dutenean, konponbide bat elkarrekin bilatzea proposatu , erabakiak hartzen eta erantzukizunak barneratzen utziz.

-Ez konparatu familiako veste senitartekoekin.

-Koherente izan, irakurtzeko eskatzen badiogu, guk ere irakurri behar dugu.

-Ez igorri mezu negatiborik, esaterako: “ez duzu balio”, “ikasle txarra zara”, etab. Bestalde, ver lorpenak goraipatu nahiz eta oso txikiak izan, ez da festa bat egin behar, gaoraipamenak edo maitasunezko keinu bat nahikoa da.

-Garrantzitsuena ondo sentiaraztea eta konfiantza eta segurtasuna igortzea da.

-Ez mehatxatu beteko ez diren zigorrekin. Saiatu beti akordioetara edo itunetara iristen.

-Eguneroko ikasketa ohitura batzuk antolatu eta burutu. Denbora tarte bat aukeratu etxeko-lanak egiteko eta beste bat atsedena hartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario