domingo, 11 de enero de 2009



Bideo honetan ikusi ahal dozuenez eskoletan dauden arazoak argi ikus daitezke.

BULLYING-ari buruz informazio gehiago edukitzeko, orrialde interesgarri honetan sar zaitezke:
Bullyonline
Ingelesez da orrialdea, baina google-rekin gazteleratu dut.

Powert-point










Powert point hau nik egin dut, espero dot, baliagarria izatea, eta horrekin batera interesgarria ere.
Amaieran bideoa dago baina hitzak ez direnez apreziatzen, zatitan banatu behar izan dot.
TIM FIELD bullyingari buruzko idazlea



Teknologia berrien parte hartzea


Gaur egun teknologia anitzak ditugu etxean, eskolan… edozein lekutan, agian horregatik bullying hitza gero eta gehiago entzuten dugu. Lehen, aldiz, ere emango zen, baina ez zuen orain bezalako garrantzia. Alde batetik, orain gizarteak ikusteko erraztasun handiagoak ditu (tb, irratia, aldizkariak…), bestetik, gizartea gero eta zurrunagoa bihurtzen ari da, lehen garrantzi handiko gauzak orain pisua galtzen hasi dute eta alderantziz.

Teknologiei erreferituz, argazki honetan ikusten denari buruz arituko naiz. Argazkian, erasotzaile, biktima bat eta beste lagun bat ikus daiteke. Biktimak erasotzailearengandik kolpeak jasotzen ari den bitartean, hirugarren honek bere mugikorrarekin grabatzen ari da eszena hura. Askotan, telebistan honako kasuak erakutsi dizkigute, errealitatean gertatu direlako. Orain umeak horrela dibertitzen dira ala? Horrelako galderak entzuten dizkiet nire gurasoei, nire amamei… Nire ustez, orain tresna berri batzuk erabiltzen dituztela izango litzateke erantzuna, gero gainera, biktimaren poztasunerako interneten eskegiz. Baina, lehen eta orain biktimek eraso berdinak jasotzen dituztela seguru nago, denborak hori ez duelakoan aldatuko nago eta. Gauza bat da biktimak jasotzen dituen erasoak eta beste bat gizarteak ikustera edo eraso horren berri izatera edukitzea.


viernes, 9 de enero de 2009

"De tal palo tal astilla"

Atzo gabean “Sin tetas no hay paraiso” ikusten egon nintzen, eta seriearen amaieran zerbait aipatu zuten, non, hemen, nire blogean zerbait idazteko etorri zitzaidan burura. Kapituluaren bukaeran Dukek (narkotrafikatzaile bat) azaltzen du, nola txikitan bere aitarengandik erasoak jasotzen zituen, eta bere amarengandik ez zuen maitasunik jasotzen. Horrek, bere bizitza beste bide batetik bideratzera eraman zuen, kasu honetan drogak saltzera, eta mundu horretan sartzen.

Beste kasu batzuk ere badaude, honen antzekoak, eta askok etxean ikusten dutenaren araberakoak dira gehienetan. Zeren eta, etxean ikusten dugun guztia, edo nagusienetatik jasotzen duguna azkenean guk beraiek imitatzera eramaten gaituzte. Gazteleraz esaten den bezala “ojos que no ven, corazón que no siente”.

Adibidez, argazki honek ere, kasu hau erakusten digu:


domingo, 4 de enero de 2009

Irakaskuntzaren aldaketak eragina du?

Hemen daukagu egunkaritik ateratako artikulu bat:




Artikulu azken honek hezkuntza nola aldatu den hitz egiten du, gure arbasoek
izan zuten hezkuntza edo eskola bizitza, nik jaso eta praktikumean izan nuenarekin konparatuz oso ezberdina da. Garai eta gizarteko antolamendu aldaketa nabaria izan da. Orain dela 50 urte lan munduan sartzeko ez zen ikasketa berezirik behar eta gaur egun funtsezkoa da. Irakaskuntza eta eskolak garatu egin dira, ofizioak zehaztu egin dira, bizitza guztiz aldatu da.

Nire ustez, artikulu honekin bat etorriz, eskolak indar handia hartu du baina era berean errespetua galdu zaio. Antzina irakaskuntza gogorragoa zen. Orain agian gehiago exijituko da baina ikasi nahi ez duenak ere, eskolara joan behar du eta hori lehen ez zen gertatzen. Irakasleak lehen zeukan errespetu serio hura galdu du, ikasleek beldurra eta errespetua zioten irakasleari, orain askotan ez zaio serio hartzen. Agian, antzina irakasleak ikaslea jotzen zuelako izango zen eta gaur egun hori ezinezkoa, delitua bihurtu denez ez da berdin ikusten.
Azken finean, aspektu guztiak bezala denborak hezkuntza aldatu du. garapenak onura eta aurrerapena ekarri du ezagutza arloan baina garai bateko eskolak ere errespetua merezi du eta ahalegina goraipatu beharra dugu. gerra eta diktadura garaiak oso gogorrak ziren eta hala ere, eskolak indarrean jarraitu zuen. Aurreko eskola eta irakasleen esfortzuari esker lortu dugu gaur egungo hezkuntza garatua.