-Familiak eta eskolak, agintariek eta gizarteak berak ere, behar den seriotasun eta erantzukizunez heldu behar diote gaiari.
-Tolerantziaren pedagogia, elkarbizitza baketsua eta errespetua bultzatu behar lituzketen ildoak elkarbizitzaren etikan dute abiapuntua, sozializaziorako hezteko, lankidetza, zentzu intelektuala (gogoetako jokaerak) eta frustraziorako heziketaren bidez.
-Haur batek 2 edo 3 urte dituenetik, inguruan jarraibide batzuk daudela sentitu eta jakin behar du, bere apeta guztiak betetzea ezinezko dela eta zenbait behar asetzeko ere, itxoin egin beharko duela.
-Ondasunak beste haur batzuekin banatzen erakutsi beharko diegu; horrek zapuztu egingo ditu sarri, baina hori onartzeko ere hezi egin behar dira. Familiako eta eskolako heziketak sendoa izan behar du: dena ezin da.
- Ezetza onartzen jakin behar dute eta zergatia galdetzen. Eta ez zaio onartu behar desberdina denari (beste arraza batekoa, itxura berezikoa edo itsusia denari; lotsati, betaurreko edo protesidun, "aulkibero" edo gaizki jantziari) burla egin edo errespeturik ez izatea.
-Familian eta eskolan, gizarteko balioak landu behar dira, gauzak konpartitzean, pertsonen aniztasunaren errespetuan eta haur eta gazteen behar eta gogoak atzeratzean oinarrituak.
-Horregatik, ezinbestekoa da eskolak gurasoen babes osoa izatea eta seme-alaben aurrean ez zaie irakasleei arrazoirik kendu behar; irakaslearen erabakiren batekin edo pedagogiarekin bat etorri ez arren.
-Inork ez luke onartuko, eta gutxiago bereganatuko, prestigio eta sinesgarritasunik gabeko entitate batek proposaturiko balorerik.
-Irakasleei ere, erakundeen aldetik behar adina babes izatea komeniko litzaieke, jarrera antisozialen aurrean hartzen dituzten erabakietan gurasoek eta heziketa arloko agintaritzak babes ditzaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario