miércoles, 31 de diciembre de 2008

Eskola-porrota

Eskola-porrotaren zifrak urtetik urtera beldurgarriagoak dira geure artean. Duela gutxi kaleratutako inkesta batek dioenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBHko) laugarren urtea gainditzea lortzen ez duten ikasleak %31,9 dira, zifra altua benetan. Zer egin dezakegu gisa horretako egoera baten aurrean? Eta, hobeto oraindik, ba ote da horrelako egoerak ez gertatzeko gurasook egin dezakegun zerbait?

Honen inguruan informazio gehiago aurrerago jarriko dut, baina hala ere, sar zaitezke:

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=6549

martes, 30 de diciembre de 2008

Familia eta eskolaren artean, heziketarako panorama ezarri behar da, honako hauetan oinarritua:

-Erantzukizun pertsonala: Bakoitza bere ekintzen erantzule da, sistematikoki besteri errua bota gabe.

-Harreman sozialak:Mundu honetan bakarrik ez gaudela sentiarazi behar digute.

-Legearen inperioa: Elkarrekin bizi izatea erabaki duten guztiek ezarri, ezagutu eta onartzen dituzten arauen errespetua.

-Komunikazioa: Norbere espresio eta entzumenaren ariketa zentzuzkoan oinarritua. Besteei ulertzea errazteko eta arazoak hitzez adierazi eta ekintza eta erreakzioa atzeratu ahal izateko.

domingo, 28 de diciembre de 2008

Haur eta gazteekin lan egiteko lak erabil ditzakeen ardatzak:

-Erantzukizun pertsonala: Indartu beharreko kualitatea da: bakoitza bere ekintzen erantzule osoa izatea da, aitzakiarik gabe eta "errua besteena izan da" esan gabe.

-Harreman sozialak
: Gizarterako egindako izakiak garela ulertarazi behar dute; munduan ez gaude bakarrik eta besteekin ondo konpontzeko beharra dugu.

-Arauak errespetatu egin behar dira: Norbere askatasunaren ezinbesteko mugarritze gisa onartu behar dira arauak.

-Komunikazioa
: Adierazpen pertsonalean eta besteri entzuteko gaitasunean oinarrituta, indarkeriazko jarrerak gelditu egiten ditu. Komunikatzen jakiteak lagundu egingo die espresatzen, sentitzen dutena ulertarazten eta hobetu egiten du beren buruaren estima.

Zer egin?

-Familiak eta eskolak, agintariek eta gizarteak berak ere, behar den seriotasun eta erantzukizunez heldu behar diote gaiari.

-Tolerantziaren pedagogia, elkarbizitza baketsua eta errespetua bultzatu behar lituzketen ildoak elkarbizitzaren etikan dute abiapuntua, sozializaziorako hezteko, lankidetza, zentzu intelektuala (gogoetako jokaerak) eta frustraziorako heziketaren bidez.

-Haur batek 2 edo 3 urte dituenetik, inguruan jarraibide batzuk daudela sentitu eta jakin behar du, bere apeta guztiak betetzea ezinezko dela eta zenbait behar asetzeko ere, itxoin egin beharko duela.

-Ondasunak beste haur batzuekin banatzen erakutsi beharko diegu; horrek zapuztu egingo ditu sarri, baina hori onartzeko ere hezi egin behar dira. Familiako eta eskolako heziketak sendoa izan behar du: dena ezin da.

- Ezetza onartzen jakin behar dute eta zergatia galdetzen. Eta ez zaio onartu behar desberdina denari (beste arraza batekoa, itxura berezikoa edo itsusia denari; lotsati, betaurreko edo protesidun, "aulkibero" edo gaizki jantziari) burla egin edo errespeturik ez izatea.

-Familian eta eskolan, gizarteko balioak landu behar dira, gauzak konpartitzean, pertsonen aniztasunaren errespetuan eta haur eta gazteen behar eta gogoak atzeratzean oinarrituak.

-Horregatik, ezinbestekoa da eskolak gurasoen babes osoa izatea eta seme-alaben aurrean ez zaie irakasleei arrazoirik kendu behar; irakaslearen erabakiren batekin edo pedagogiarekin bat etorri ez arren.

-Inork ez luke onartuko, eta gutxiago bereganatuko, prestigio eta sinesgarritasunik gabeko entitate batek proposaturiko balorerik.

-Irakasleei ere, erakundeen aldetik behar adina babes izatea komeniko litzaieke, jarrera antisozialen aurrean hartzen dituzten erabakietan gurasoek eta heziketa arloko agintaritzak babes ditzaten.


martes, 23 de diciembre de 2008

Indarkeria, seinalea besterik ez?

-Indarkeriazko ekintzak edalontziari gainezka eragiten dion tanta da; arazoa aurretiazkoa izaten da gehienetan.

-Batzuetan, haurrak "zeinu" nabarmenak ematen ditu (lapurreta bat, borroka batean zaurituak eragin, gurasoei, ikaskideren bati edo irakasleei eraso eginez) eta arazoa sortzen da, dagoeneko saihets ezina.

-"Mezuak" erantzuna eskatzen du. Gurasoena ezinbestekoa da, zigorra besterik ez bada ere. Ezer ez egitea baino hobe da.

-Bihurrialdian dagoen eta jokaera arbuiagarrien bidez komunikatzen den nerabearentzat, esan gabe geratu diren hitzak dira bere ekintzak, egoeraren aurrean duen iritzia.

-Horregatik, isiltasuna eta ezikusi egitea da txarrena.

-Ez da arrazoirik gabeko errebelderik eta bere portaeraren atzean sentimenduak adierazteko premia ezkutatzen da: ez da eroso sentitzen eta besteentzat eramangarri edo zoriontsu den bizitzarekin egiten du topo behin eta berriz.

-Eta, desesperaturik, laguntza eskatzeko edo, gutxienez, arreta erakartzeko seinaleak ematen ditu. Jokaera horiek ez dira haur soziopatikoaren portaerak. Azken horrek zailtasunak izango ditu ona eta txarra, zuzena eta onartezina bereizteko.

-Gizartearen kontrako izaera kronikoa duenez, ez du bere ekintzen ondorioetatik ikasten.

-Kasu arraroak dira, baina edozein familiatan gerta daitezke.

Diziplinarik eza eta indarkeria ikastetxean eta ikasgelan erakusten digu grafiko honek.